XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sinestedunak beti esan izan du asperenez: Non aurkituko zaitut, benetan ezkutua zaren Jainko?.

Baina gaur betiko zailtasun hau haundiagoa egiten da europear ingurunean eta gure Euskal Herriko gizartean.

Jainkoa, igarotako garaietan baino irrealagoa iduritzen zaigu.

Munduan geure azterrenak errazago aurkitzen ditugu Jainkoarenak baino.

Zailtasun hau arrazoi berri bat da Hari buruz mintzatzeko, eta eragin bizia, dei hori erantzukizunez eta modu deigarriz egiten saiatzeko.

Bere izenak gure artean jasaten duen gizarte hutsunea oso haundia izanagatik, Jainkoa Jainko baldin bada, eta gizonarentzat Bera baldin bada lehenengo balioa, bere sorburua eta etorkizuna, ez dezakegu gure isiltasunean ezkutatu.

Zuen aurrean Haren izena maitasunez eta begirunez aipatzea, Haren pertsonarenganako gure itsastea sendoa eta aldi berean hauskorra zuei azaltzea, horrela gure sinesmenaren beraren beharra bihurtzen da.

Hona hemen Jainkoaz mintzatzera bultzatzen gaituen bigarren arrazoia.

Jainkoarengan jokatzen da gizonaren zoria.

4. Baina Jainkoak ez du, guk Haren estatutuaren edo eskubideen alde jokatzen (...).